ERDITZE OSTEA

Erditu ostean emakumearen gorputza nola dagoen baloratuko dugu lehenbizi, eta honen arabera hasiko gara berreskuratze ariketekin.

  • Zoru pelbikoa eta sabeleko gerrikoaren balorazioa eta ondorengo berreskuratzea.

  • Sabelaren eta pelbiseko diafragmaren egonkortasuna eta tonua hobetu DIASTASI ABDOMINALA zainduz. Ariketen, eskuzko lanaren eta erradiofrekuentziaren bitartez.

  • Txiza eta kaka egiteko dinamika ona berrezarri, zailtasunik eta inkontinentziarik gabekoa.

  • Hezurretako (koxigodinia, pubalgia...), giharretako eta artikulazioetako minak hobetu eta osatu.

  • Sexu-jarduera minik gabekoa, atsegingarria eta bat-batekoa izan dadin berrezi.

  • Pelbis inguruko organo garrantzitsuen (uteroa, uzkia, puxika eta uretra) egoera eta ondorioak baloratu.

  • Episiotomia edo urraduren eboluzioa eta hauek sortutako arazoak kontrolatu.

  • Hiperpresio, esfortzu eta sabel uzkurduren aurrean pelbis-zorua babestu.

  • Kontrol-pelbiperinealaren eboluzio egokia bermatzeko, banakako ariketak.

  • Zesarea eta bere ondorio miofaxalak hobetu ziztada lehorraren eta erradiofrekuentziaren bidez.

ERDITZE OSTEKO TALDEAK

Jarrerari, sabeleko gerrikoari eta zoru pelbikoari dagokienez emakume bakoitzak dauzkan beharrizanak kontuan izanda, taldean lan egiteko aukera dago. Ariketa ezberdinen bidez gure gorputzaren indarra, erresistentzia eta gaitasun funtzionala hobetzea izango da helburua.