Min kronikoa edo iraunkorra hautematen da pelbisarekin lotutako egituretan. Maila kognitiboan, portaerazkoan, sexualean eta emozionalean izan ditzake ondorioak eta disfuntzio ezberdinak (beheko gernubidearenak, sexualak, hesteetakoak, zoru pelbikoarenak edo ginekologikoak) iradokitzen dituzten sintomekin ere lotzen da. Kausaren eta sintomatologiaren arabera erabakitzen da tratamendua nola bideratu: zoru pelbikoaren tonifikazio optimoa, nerbio-egiturak, abiarazte-puntu miofaxalak kentzea, bulbodinia, anismoa, hiperaktibitate baginala, koxigodinia...